Bestelakoak - OtrosCEP MariturriCEP MariturriInstituto

Mariturri ikastetxean kalitatezko hezkuntzaren aldeko aldarria

Atzo arratsean Mariturri Ikastetxeko kurtso amaiera festa burutu zen, non sekulako giroa egoteaz aparte(hintzableak, magoa, moto lasterketa,  musika, txosna…), guraso elkartetik aprobetxatu zen kalitatezko hezkuntzaren heriotza antzezteko. Izan ere, ikastetxe honetan, Zabalganakoan bezala, laugarren lerro bat ezarri nahi du Hezkuntza sailak eskola plaza faltari aurre egiteko.

Ekimen hau nahiz atzoko LOMCE-ren aurka moanifestazioan panfleto banaketa DSC01361Zabalganan Hazi eta Hezi kanpainaren barnean kokatzen diren lehen ekimenak izan dira. Iragarri bezala, auzorako kalitatezko hezkuntza publikoaren alde borrokatzen ari garen eragileok-Zabalgana Batuz auzo elkartea, Zabalturri, Amezti-txiki eta Galtzagorri_Mariturri guraso elkarteak-, ekintza ezberdinak  jarriko ditugu abian kalitatezko hezkuntza bermatuko luketen gutxieneko neurriak har daitezen behingoz: ikastetxe berri bat auzoan, Mariturriko ikastetxearen lanak jada has daitezela, Zabalganako institutoa lehenbailehen egin eta administratiboki osa dadila, eta laugarren lerroko proposamena bazter dezatela.

Esan bezala, Zabalgana martxan dago bere eskubideak lortzeko bidean, eta zentzu honetan honakoak izango dira antolaturiko hurrengo ekitaldiak:

Kartelez jostea auzoa: leihoetan,kotzeetan, hormetan… Leiho bat kartel bat!

-Datorren astetik aurrera egunero LANUZTEAK Zabalganako ikastetxean: 8:55tik 9:10ra.

Ekainaren 10ean ordubeteko lanuztea, 9:00etatik 10:00etara, Mariturriko ikastetxean.

ZABALGANAN HAZI ETA HEZI!!