Bestelakoak - OtrosEuskara

Gaur, martxoak 9, Zabalganako euskararen eguna!!!

Gaur, martxoaren 9an, Zabalganak euskararen aldeko ahotsa lau haizeetara hedatuko du, auzoak gure hizkuntza zenbat maite, babestu eta bultzatu gura duen ozen esanez. Izan ere, euskarari eta eusakararen alde etengabean iharduten dute kolektiboei babesa emateko hainbat ekimen antolatu dira egun honetarako.

Hasteko eta behin, iragarri genuen bezala, aurten Korrikaren 18. edizioa dela eta auzoan sortutako batzordetik(non auzo elkarte honek ere hartzen duen parte)iharduera ezin ederragoa ipiniko da martxan Korrika 18-ri gure babesa emateko. Zer eta Zabalganan zeharreko auzo-Korrika bat, zeinean auzoko hainbat eta hainbat kolektibo eta elakarte arituko garen lekekoa elkarri pasatzen ibilbidean barrena; auzokide guztion ezinbesteko parte hartzearekin batera, jakina. Lasterketatxo hau 11:30ean hasiko da Labastida plazatik, Zabalgain elkarteak hasiera emanez, eta Zabalganako Ikastetxean(Nazio Batuak kalean) amaituko da ordubete beranduago. Hauexek gara lekukoa eramaten arituko garen auzoko hamar elkarteak, hurrenez hurren: Zabalgain Kultur elkartea, AEMAR, Zabalortu, Haizea Mariturri Guraso elkartea, Armentia Ikastola,  Zabalganabide Kirol Taldea, Berribide Eskaut taldea eta St. Klara Parrokia, Zabalgana Batuz auzo elkartea, Amezti-txiki Guraso elkartea eta ASPACE. Hona ibilbidea eta lekukoaren pasatze guneak: IBILBIDEA ETA ORDUTEGIA

Hau gutxi balitz, ibilbidea amaitu bezain pronto, 12:30ean ikastetxean bertan festa erraldoi bat egingo da musika, dantzariak eta txistorradaz girotua; besteak beste. Aipatzekoa da bertan denontzako giro aparta egoteaz gain, Korrika 18 Zabalganatik zeharkatzean lekukoaren eramilea nor izango den zozketatu egingo dela bertaratzen diren auzokideen artean.

Hala ere, Zabalgantik euskara sustatzen segitzeko antolaturiko ekimenak ez dira hemengeratuko, ezta festa giroa ere. Gau partean, 22:00etan, HARRESIAN ZULO taldearen kontzertua izango da Gaztetxean Zabalgain Kultur Elkarteak antolatua. Euskal-afrikar doinuak uztartuz kultur aniztasuneko musika egiten duen talde hau dakarkigu auzoko kultur elkarteak oraingoan, eta kontzertuaren ostean musika ezin hobearekin giroa berotuko dute eta nahi duenak parrandatxoa egiteko aukera izango du.

Ezin gara falta, beraz, bi deialdi hauetara.                                     Martxoaren 9 Zabalgana osoa euskararekin bat!!