Datorren azaroaren 27an, ostirala, euskara bultzatzeko beste urrats bat emango da auzoan Zabalganako Euskara Batzorde eta Amezti-Txiki guraso elkartearen eskutik. Izan ere, Mintzodromo familiarra eta Bertso-Triki-poteoa antolatu dituzte.
Mintzodromoa 18:00etan hasiko da Zabalgana ikastetxean, adin guztietako jendeari zuzendua. Bertan txikientzako tailerrak ere egongo dira, eta baita mokadu bat harzteko aukera ere. Izena emateko helbide honetara jo ta formularioa bete: Formularioa
Bertso-Triki-Poteoa, berriz, 19:30ean hasiko da ikastetxetik bertatik, eta Bastida Plazan amaituko da. Ibilbide guztian zehar bi bertsolari ezagunen bertsoez gozatzeko parada izango dugu poteatu bitartean: Ruben Santxez eta Irati anda.
Anima zaitezte eta goazen Zabalgana euskalduntzen segitzera!!!