Bestelakoak - OtrosKultura

Bihar Olentzero eta Mari Domingi Zabalganara iritsiko dira


Olentzero eta Mari Domingi Zabalganara bihar bertan, hilak 23, iritsiko dira. Gabon gauean Euskal Herriko txoko guztietatik pasa aurretik gure auzora hurbilduko dira, azken urteetan bezala.

Hartara, arratsaldean auzokideok basoan itxarongo diegu gure harrerarik beroena emateko, eta Zabalganako txikienek euren gutunak eman diezazkieten. Kalejiraren amaieran Zabalganako ikasetxean biluko gara, non Olentzero eta Mari Domingirekin egoteaz aparte txokolate goxoa dastatzeko aukera izango dugun.

Gero eta gutxiago geratzen da, badatoz Olentzero eta Mari Domingi Zabalganara!!