Bestelakoak - OtrosEuskara

Ostegunean KORRIKA-k Zabalgana zeharkatuko du

mapa recorrido korrika zabalgana 2017Dakigunez, datorren ostegunean 20. Korrika hasiko da,Otxandiotik ateraz, eta Gasteizen sartuko da arratsaldeko zazpiak pasata. Hirian zehar bueltaka ibili ostean, mendebaldera abiatuko da irteera egiteko, Zabalganatik,hain zuzen ere.

Korrika Mediterraneoko Etorbidetik iritsiko zaigu auzora, eta Antoniaren errototik 22:00ak aldera Zabalgana Etorbidean sartuko da. Puntu horretan bertan hartuko dugu auzokideok lekukoa; zehatz-mehatz euskararen aldeko festan zozketatu zen zenbaki saritua (476) duen pertsonak.

Hortik aurrera,honako hau izango da auzoan zehar egingo den ibilbidea: Zabalgana Etorbidea, Nazio batuak, Sofia Erregina, Giza Eskubideak, Iruña-Veleia, Oion, eta Mariturri Bulebarra.

Bestalde, aipatu beharra dago larunbatean auzoan burututako Korrika txikia eta ondorengo festa ezin hobeto atera zela, egin zuen eguraldi kaxkarra kontuan hartuta. Erabat txalogarria da auzokideek oztopo guztien gainetik erakutsi zuten animo eta prestutasuna. Hortaz, zorionak eta eskerrik asko parte hartu zenuten denoi.

Goazen denok Korrika!

Zabalgana ere euskararen alde!!!