Kultura

Ostegunean Zabalganako jaien balorazio-asanblada

Ostegun honetan, hilak 26, arratsaldeko 19:30ean auzo elkarteen lokaletan(Zabalgana Etor. 46), Jai Batzordetik batzar irekia deitu dugu burutu berri diren auzoko jaien balorazioa egiteko. Bertan, gure balorazioa baino, auzokideona jaso nahiko genuke; ea  egindako iharduerak gustukoak izan diren ala ez, kokaguneak egokiak diren, edota zer hutsune somatu den.

Halaber, datorren urteko jaiei begira zuen ekarpenak-bururatzen zaizuen gauza oro-jaso nahiko genituzke kontuan izateko, auzoko jaiak apurka-apurka eta urtetik urtera hobetzen joan daitezen. Animatu eta parte har ezazue!!