Ostiralean, maiatzak 17, Armentia ikastolak bertso afaria antolatu du iluntzeko 20:30etan. LH eta DBH-ko ikasleak aritzeaz aparte, honako bertsolari hauek ere entzuteko parada egongo da: Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Julen Zulaika, Uxue Ruiz de Arkaute
LH-koak haiera emango diote saioari, 20:30ean, segituan afaria izango da 21:00etan, eta ostean, 22:00etan, DBH-ko ikasleak arituko dira. Saioa amaitzeko aipatutako bertsolari trebeek jrdungo dute bertsotan.
Afariaren prezioa ondokoa da: gazteentzat 12 eta helduentzat 20 euro. Txartelak ikastolako idazkaritzan saltzen dira, eta gaur, asteartea, eskuratzeko azken eguna da.