Gaur aurkeztu du EHUko Euskara Institutuak Sareko Euskal Gramatika. Wiki baten itxura dauka, adibideekin eta irudiekin ilustratua (irudietan, aurkikuntza bitxiak ere bai, bide batez). Kontsultarako, bi helbidetatik abiatzea onena:
Prentsa oharrak dioenez, Sareko Euskal Gramatikak berezitasun nabarmena du Interneterako pentsatua izatean:
Gramatika batean agertzen ez diren hainbeste lanabes erabiltzen da sarean: testuak, argazkiak, irudiak, barneko eta kanpoko estekak (hizkuntza desberdinetan)… Lanabes horiek guztiak ageri dira SEGen.