Bestelakoak - Otros

Tokiko kontsumoaren aldeko kanpaina hiritarren kontzientziatzeko kalera irteten da

Vitoria-Gasteizko Udalak abian jarritako tokiko kontsumoari laguntzearen eta hura sustatzearen aldeko kanpaina hiriko ekonomiari bizitza emateko hiritarren inplikatzeak garrantzitsua duela kontzientziatzeko kalera irteten da.

Sustapen-ekintzak dendetan eta enpresetan batez ere zuzenduta izan diren lehen aldiaren ondoren, asteburu honetan ‘Taupada tourra’ hasiko da. Ekimen honek tokiko produktuak eta zerbitzuak kontsumi daitezela hiritarrak kontzientziatzea eta, honela, Vitoria-Gasteizko jarduera ekonomikoa bultzatzea du helburu.

Hherritarrek, merkatariek eta enpresek tokikoa kontsumitzen badute ekonomia-jarduera sustatzen da, eta horren ondorioz, lana sortzen da eta gure udalerria aberastu egiten da.
Taupada tourra

Kaleko ekintza gaur Zaramaga auzoan hasiko da. 16:30etik 20etara, hainbat ekintza antzeztuko dira auzoko kaletatik pasieran ibiliko diren pertsonak aurki ditzatela, tokiko balioak herritar guztiengana helarazteko helburuarekin.

Ikuskizun ibiltaria larunbatean errepikatuko da hiriko erdialdean, 11etatik 14etara eta Judimendin 18etatik 21etara. Halaber, azaroaren 6an, ostiralean, Antso Jakituna eta Gorbea kaleetan izango da, 16:30etik 20etara eta larunbatean, hilak 7, Azoka Plazan eta Zabalduran.