Twitter euskarara itzultzeko eskaerek erantzuna izan dute azkenean. Atzo arratsaldean Twitterrek iragarri zuenez bere interfazea beste 6 hizkuntzara itzultzeko aukera ireki du, tartean gurea: euskara, katalana, ukraniera, greziera, txekiera eta afrikaansa. Itzultzaile lana boluntarioa izango da eta erabiltzaileen komunitateari dei egin dio horretarako