Bestelakoak - OtrosEuskaraHemeroteka

Txistorrada arrakastatsua Korrikaren alde

Gaur eguerdian, eguraldi kaskarra gorabehera, Korrikaren aldeko Txistorradaz gozatzeko aukera izan dugu Bastida Plzazan. Hau izan da asteburu honetan Zabalganako Korrika-batzordetik Korrika bultzatzeko burutu ditugunetako hirugarren eta azken jarduera; ostiraleko Gimkana eta larunbateko 3×3 saskibaloi txapelketaz gain. Esan bezala, eguraldiak ez ditu auzotarrok etxean geldiarazi eta jende mordoa bertaratu da Korrikari bere babesa emateko eta txistorra goxoa eta sagardoa dastatzeko, txarangak girotutako giroaz ere gozatuz.

Beraz, eskertu nahi diogu gurekin batera ekitaldi honetan parte hartu duen auzokide orori, eta animatzen zaituztegu amaiera ematera ekimenari Korrika bera auzora ailegatzen denean, 14an 21:45ean, harrera ere egiteko, E´lecler-eko errotondatik.

ZABALGANA ERE KORRIKAREN ALDE!