Tokiko Gobernu Batzarrak konpromiso-kreditua onetsi du gaur goizean, Zabalganeko gizarte-etxeko lanak amaitzen direnean gizarte-etxea hornitzeko finantziazioa bermatzeko. Hain zuzen ere, 1.760.360 euro gordeko dira 2017ko ekitaldirako, gizarte etxean aurreikusita dauden gune eta zerbitzuetarako altzariak, ekipoak eta materialak hornitzeko.
Kopuru horretako gehiena, 600.000 euro, gizarte etxeko eremu guztiak altzariz janzteko izango da. Kirol ekipamendu orokorrak 200.000 euroko zuzkidura du, eta kopuru bera liburutegiko liburuen hornikuntzak. Aurreikusitako aurrekontuaren gainerakoa honakoetan banatzen da: errotulazioa (80.000 euro), kafetegia eta sukaldaritza lantegia egokitzea (80.000 euro), ikus-entzunezko ekipoak erostea (70.000 euro) ekitaldi-aretoko ekipamendua (70.000 euro), informatika ekipoak eta abar.
Konpromiso-kreditu honen bidez arinago egingo dira gizarte-etxearen ekipamendua kontratatzeko kudeaketak, 2017ko lehenengo hiruhilabetean eraikitzeko lanak amaitzean, ez abendurako, hasieran esaten zen moduan.
Zabalganako gizarte etxea hornitzeko hainbat elementu kontratatu ahalko dira aurretiazko izapidetzen bidez, esate baterako liburutegiko hainbat material (bibliografikoa, ikus-entzunezkoa eta multimedia).
Tokiko Gobernu Batzarrak Zabalganako gizarte-etxea hornitzeko konpromiso-kreditua onetsita, Ogasun Batzordera eta ondoren Osoko Bilkurara igorriko da behin betiko onespena eman dakion.