Bestelakoak - OtrosEuskaraFormakuntza

UEUko udako ikastaroetan izena emateko epea ireki da

UEU Udako Euskal Unibertsitateak urtero antolatzen dituen Udako Ikastaroek 40 urte betetzen dituzte aurten. 1972an antolatu ziren lehenengoz, eta harrezkero Unibertsitate mailako euskal irakasle eta ikasleen topaleku eta erreferentzia izan dira urtero-urtero. 2012ko udarako ere ikastaro-eskaintza zabala eskaini dute eta izen-ematea ere zabalik dugu dagoeneko.