Fernando Aire Xalbador bertsolariak pantaila handian ere leku bat izango du etorkizunean, Eneko Dorronsoro zinegilea egiten ari den lanari esker. Zinegile zumaiarra Urepeleko artistari buruzko dokumentala lantzen ari da. Horretarako, Xalbadorren familia eta bertsolaria ezagutu zuten hurbilekoen testigantzak jasotzen ari da.
Eneko Dorronsoro (Zumaia 1978) zine eta telebistari lotutako pertsona da, eta TTup TTaup!, Arraun kolpeka‘ dokumentalaren egilea da, besteak beste. Bertsolaritzarekin ere harreman estua du Dorronsorok. Etxetik ere badatorkio zaletasuna, (Juanito Dorronsoro sustatzailearen semea da) eta Hitzetik Hortzerako lan taldean ere aritua da