Mulixka dantza taldeak ekimen zoragarria ekarri digu auzora: Zabaldantza. Hilabeteroko lehen ostegunetan dantza-plaza saioak burutuko dituzte Zabalganako hainbat txokotan. Musika eta dantza zabalduz 19:00etatik aurrera arratsaldeak alaiagoak izango dira auzoan.
Atzo lehen saioa izan zen, Ozeano barean, eta datozen hilabeteetan honako plaza hauetan arituko dira: Unesco ibilbidea, Zabalgana Etrobidea, Cruz Roja ibilbidea, Bastida Plaza, eta Gizarte Etxea.
Anima zaitezte parte hartzera!!