Bestelakoak - OtrosEuskara

Zabalgain-ek abian jarri du tailerretan apuntatzeko bigarren matrikulazio kanpaina

Zabalgain kultu elkarteak martxan jarri du antolatzen dituen urte osoko tailerretan apuntatzeko bigarren kanpaina. Hortaz,  Mintza-Praktika eta Euskal Dantza tailerretan lehen aldiz parte hartzeko edo matrikula berritzeko parada izango  dugu, iragarri dutenez. Horretarako, elkartearen helbidera izen-abizenak eta nahi den tailerra bidali besterik ez dago: zabalgain.kulturekimena@gmail.com

Mintza-praktika tailerrak astearte eta ostegunetan jarraituko du izaten, 18:30etik 19:30era, Zabalganako auzo elkarteen lokaletan; martxoaren 5ean hasita. Eta dantzak ere ostiraletan izango dira, 18:00etik 19:30era, Zabalganako ikastetxean(CEP), eta martxoaren 8an hasiko dira eskolak. Anima zaitezte!!