Zabalgain kultur elkarteak ikasturte honetarako tailerrak ipini dituzte martxan dagoeneko. Aurten, urteroko Mintza-Praktika eta Euskal Dantza ikastaroetan parte hartzeko parada izateaz gain, tailer berri bat topatuko dugu ikasturte osoan aritzeko: PATINAJEA.
Iaz bezala, mintza-praktika tailerra astearte eta ostegunetan izango da, 18:30etik 19:30era, auzo elkartearen lokalean(Zabalgana Etorbidea, 46). Dantzak ostiraletan izango dira, 18:00etik 19:30era, Zabalganako eskolan (Nazio Batuen Hiribidea, 10). Eta patinaje tailerra, berriz, astearteetan 20:30-21:30, Zabalganako eskolan ere(frontoian).
Apuntatu nahi izanez gero, bidali behar da haien helbidera(zabalgain.kulturekimena@gmail.com) honako hau: Zuen izen-abizenak, nahi duzuen tailerra, eta kontaktu-telefonoa. Informazio gehiagorako jo web gune honetara:http://zabalgain.blogariak.net/