Bestelakoak - OtrosEuskaraKultura

Zabalgain elkarteak antolaturiko tailerretan apuntatzeko matrikulazioa zabalik

Zabalgain kultur elkarteak gure auzoan euskara eta euskal kultura zabaltzeko lanarekin jarraitzen du etengabe. Bide horretan, eta iaz antolaturiko iharduerei jarraipena emanez, ikasturte honetarako ere tailerrak ipini dituzte martzan. Aurten Mintza-Praktika eta Euskal Dantza tailerretan parte hartzeko parada izango dugu berriro Zabalganako auzokideok, izan ere, atzo bertan jakinarazi zuten matrikulazio kanpaina zabalik zegoela.

Iragarri dutenez, mintza-praktika tailerra astearte eta ostegunetan izango da, 18:30etik 19:30era, Zabalganako auzo elkarteen lokaletan; azaroaren 13an hasita. Eta dantzak ostiraletan izango dira, 18:00etik 19:30era, Zabalganako elizan, eta azaroaren 16an hasiko dira eskolak.

Apuntatu nahi izanez gero, bidali behar da haien helbidera(zabalgain.kulturekimena@gmail.com) honako hau: Zuen izen-abizenak, nahi duzuen tailerra, eta kontaktu-telefonoa. Informazio gehiagorako jo web gune honetara: http://zabalgain.blogariak.net/