Bestelakoak - OtrosHemerotekaHirigintza - Planificación urbana

Zabalgana 25.000 biztanletik gertu

Zabalgana auzoak dagoeneko ia 25.000 biztanle ditu, 24.779 zehatz-mehatz. Bigarren auzo jendetsuena izaten segitzen dugu-lehenengoa Arriaga-Lakua da, 27.798 auzokiderekin,  eta gure atzetik Sansomendi, 20.791, eta Salburua, 17.995.

oblacion del barrio de zabalgana vitoria gasteiz habitantes 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 año

Biztanle igoerari dagokionez gurea izan da azken urtean auzokide gehien irabazi duena, izan ere, 1.482 auzoko gehiago lortu ditu Zabalganak 2016.urtean.

Gogoratzekoa da oraindik ere etzebitzitza dexente ari direla eraikitzen gure auzoan, eta askoz ere gehiago dira eraikitzeko daudenak, aurreikusita dagoenaren arabera; hortaz, hemendik gutxira pasa gintezke Gasteizko auzo jendetsuena izatera.