Beste urte batez, Zabalgana auzoak Korrika eta euskararen aldeko bere aldarrikapen argia zein ozena egin du gaurkoan. 11:30etatik hasita auzoan zeharreko Korrika abiatu da eta parte hartzea ikaragarria izan da ibilidiea osoan barrena, non Zabalganako puntu jakin batzuetan elkarteok lekukos pasatu diogu elkarri dozeka auzokidek lagunduta. Hortaz, Korrika batzordea osatzen dugun kideon partetik, eta auzo alkarte honetatik ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen ekarpenarekin ekitaldi polit honi babesa eman duzuen orori.
Korrikaren ibilbidea amaituta, Zabalganako LHI-n festatxoa ere egin da, eta bertan denok euskal dantzen erakustaldiaz, txistorradaz eta musikaz gozatzeaz gain, umeek herri jolasetan ere jostatzeko aukera izan dute. Hau guztia gutxi balitz, gogoratu euskararen aldeko jaia ez dela oraindik amaitu Zabalganarentzat, izan ere, gaur gaueko 22:00etan, Gaztetxean HARRESIAN ZULOtaldeak joko duela Zabalgain kultur elkartearen eskutik.
Orain K18. Korrikari itxarotea besterik ez zaigu geratzen, hilaren 19an, Zabalgana zeharkatzean auzokideok merezi duen harrera egin diezaiogun.
Beraz guztiok adi ibili beharko gara deialdietara, Zabalganan ere emango diogulako elkarri!!
Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk: Korrika jaia.