Euskara

Zabalgana eskolak barnetegi txikia antolatu du

Nahiko zenuke seme/alabek laguntxoekin euskaraz egitea? Nahiko zenuke ikustea euskara ez dela bakarrik eskolan eta irakaslearekin hitz egiteko hizkuntza bat? Zuen artean ere euskaraz egitera ohitu nahiko zenuke?
Beste familia euskaldun batzuekin jolastu eta ondo pasatu nahi duzue?

Orain daukazu aukera paregabea! izan ere, Zabalgana eskolak barnetegi txikia antolatu egin du.

barnetegi txikiaBarnetegi txikiaren helburu nagusia familian euskaraz gozatzea da. Modu horretan erakutsiko dugu euskarak guraso eta haurren artean komunikatzeko balio duela, tresna baliagarria dela eta ez dela soilik eskolarekin lotutako hizkuntza bat. Baldintza bakarra da barnetegiak irauten duen bitartean euskaraz egitea. Baina ez pentsa horretarako euskara asko jakin behar denik, ez, oinarrizko maila batekin nahikoa da.

Zer ordutegi du?
Irteera: maiatzaren 21ean, larunbata, goizeko 09:00etan.
Itzulera: maiatzaren 22an, igandea, arratsaldeko 18:00etan.

Eta zenbat balio du? 22 € pertsonako, 3 urtetik gorakoek. Gasteizko Udalak diruz laguntzen du.

Izena emateko zer egin behar dut? Izena emateko inprimakia bete, pertsona bakoitzeko 22 € sartu guraso elkartearen kontu zenbakian, (diru-sarrera bakar batean) eta eraman guraso elkartearen gelara edo bidali e-postaz bai bankuko ordainagiria baita inprimakia ere.

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan guraso elkartearekin.