Iragarri bezala, atzo iluntzean burutu zen deituriko kontzentrazioa auzo elkarte eta Bilgune Feministaren eskutik auzoko gaitzespen irmoa emateko, hilabete bakarrean gertatutako azken hiru indarkeria kasuen ostean. Hirurogei lagun baino gehiago bildu ginen guztira Zabalganako sarreran eta argi utzi genuen auzokideok ez dugula inolako eraso eta jarrera matxistarik onartuko gurean.
Deialdia arrakastatsua izan zen eta eskerrak eman nahi dizkiegu ekarrateratzera bertaratu eta parte hartu zuten guztiei nahiz modu diferenteetan beren babesa helarazi dutenei. Eskerrik asko!!