Zabalgana auzoko euskara batzordetik udaletxeari zuzendutako eskakizun bat martxan jarri dugu, auzoan haurreskola eta eskoletan lan egiten duten L1 udal langileen lanpostu guztiak perfilatuak izan daitezen.
Lanpostu hauetan lan egiten duten pertsonek harreman zuzena izaten dute umeekin eta familiekin ere. Postu hauetan, hurrengo hilabeteetan mugikortasuna egongo da, eta lanpostu hauek betetzen dituzten pertsonek aldatu daitezke, euskararen ezagupena bermatu gabe hurrengo bi urteetan .
Euskaraz bizi eta hitzegiteko eskubidea aldarrikatzen dugu, eta bide batez, eskolako hizkuntz eredua errespetatzera ere deitzen dugu, ezin ditugu hezkuntzan eskubideak urratu, eta hizkuntz eskubidea hezkuntzan dagoen garrantzitsuenetariko bat da.
Udalak bere langileak euskalduntzeko baliabide guztiak jarri ditzan eskatzen diogu, modu honetan zerbitzu guztiak herri honetan ofizialak diren bi hizkuntza bermatu daitezen.
Auzo honetan, gainera, familia asko dira gure hizkuntza hau ezagutu eta erabiltzen dutenak. Udalak euskaraz bizitzeko aukerari erraztasunak jarri beharko lizkieke, eta orain aurkitzen dugun egoera honek ez du hizkuntza eskubidea bermatzen.
Eskakizun hau auzoan eremu ezberdinetan murgiltzen diren kolektiboen babesa jaso du; auzoan dauden bi eskolak, hiru haurreskolak, guraso elkarteak, auzo elkarteak, aisialdi taldeak,eta kultur elkarteak.
Zabalganako euskara taldetik oso pozik gaude martxan jarri dugun ekimen honekin, horrela gure aldarrikapen bat izatetik auzo mailako aldarrikapen bat izatera pasatu delako, bide batez, espero dugu udaletxeak Zabalagana auzoari erantzun egoki bat ematea bertako auzokideen eskubideak bermatuz.
Zabalgana euskara batzordea
Eskaera honi babesa eman dioten elkarteak:
Amezti-txiki guraso elkartea
Mariturri guraso elkartea
Ortzadar haurreskolako hezitzaile taldea
Mariturri harreskolako hezitzaile taldea
Galtzagorri haurreskolako hezitzaile taldea
Mariturri LHI
Zabalgana eskolako klaustroa
Zabalgana Batuz auzo elkartea
Zabalgain Kultur ekimena
Txorrosolo aisialdi taldea