Atzo arratseko seietan Olentzero eta Mari Domingi Zabalganara iritsi ziren , haien haien abere guztiek lagunduta, astoak barne. Karrozan igo eta kalejiran abitatuko ginen auzoko kaleetan zehar.
Bidean auzokideok agurra egin ahal izan genien, eta baita gutunak eman ere. Sekulako jendetza gerturatu zen, bai ibilbide osoa gitera, baita bidean zehar karroza pasatzen ikustera, eta are gehiago eskolako kanpoaldean zain zeuden ehundaka ume eta guraso. Ikastetxe barruan txokolate goxoa dastatzeko aukera izan genuen, ekarritako abere guztiak bertatik bertara ikus zitezkeen, eta haur askok esta askok Olentzero eta Mari Domingiri zer opari nahi zuten zuzenean adierazteaz gain, haiekin argazkiak atera ahal izan zituzten.
Arratsalde izugarri polita izan zen, eta eskerrak eman nahi dizkiegu Olentzero Batzordearen bitartez antolaketa lanetan aritu diren guztei, eta baita etorritako udaltzainei, denek lan ezin hobea egin zuten eta. Mila esker benetan!
Hurrengo urtean ere Zabalgana Olentzero eta Mari Domingiri itxaroten egongo da merezi duten harrera egiteko. Eta gaurko eguna ta gaua itxaropentsu emango ditugu opariak noiz iritsiko irrikan.
Zorionak Zabalgana, eta urte berri on!!