Bestelakoak - OtrosEuskara

Zabalganako euskara batzordea osatu da

Zabalgana Batuz auzo elkarteak, Zabalgain kultur elkarteak eta auzoko euskaltzale talde batek Zabalganan euskararen erabilera eta presentzia indartzeko batzorde bat osatu dugu. Batzorde honek auzoko komertzio eta tabernetan eraginez, batik bat, egin daitekeen euskararen zabalpenean kokatzen du bide luze honen abiapuntua; gure auzoan euskararen normalizazioa ahalik eta gehien sustatzeko.

Batzordea jadanik martxan dago, eta auzoan eman beharreko lehen pausoak diseinaturik ere badaude. Bide honetan hartutako lehen erabakia hauxe da: udalarekin elkarlan bat burutzea kanpaina baten bitartez.

Gasteizko Udala hiriko merkataritzan eta ostalaritzan euskara normalizatzeko abian duen planaren testuinguran, haibat baliabide eskaitzen ari da euskara zerbitzutik. Udalaren asmoarekin bat egiten dugunez, elkarlan bat egitean datza projektu hau, Zabalgana auzoan euskararen normalizazioan ahalik eta gehien eragiteko . Hau da,  auzoko ostalari eta merkatariei euskara sustatzeko dauden udalaren baliabideen berri elkarrekin ematea; establezimenduetara aurrez aurreko bisitak egineze eta katalogoa dendaz-denda, tabernaz-taberna eta jatetxez-jatetxe banatuz  eta azalduz.

Besteak beste,auzoko komertzio zein tabernetan euskararen presentzia bultzatzeko ekimena atera nahi genuen;bai udalak eskainitako materiala eta baliabideak komertzio eta tabernei eskainiz:menuak, prezioak, kartelak eta abarrekoak euskaratzeko. Xede honekin datozen asteetan inguruko tabernak eta dendak bisitatuko ditugu. Bisitetan, Udaleko Euskara Zerbitzuak martxan duen planaren testuinguruan merkatari eta ostalariek dituzten zerbitzu eta baliabideen berri emango da. Helburua; pixkanaka euskarari leku gehiago egitea, auzoan eguneroko erosketak euskaraz ere egin ahal izateko eta aisialdian euskaraz gozatzeko.

Aldi berean, batzordetik adostutako eta sortutako bestelako iniziatiba propioak ere zabaltzeko asmoa dugu(«Euskarazko pintxo-potea», «kontzerturen bat tabernetan»…).Honek komertzioetan euskararen presentzia idatzia egoteaz gain erabilera ere sustatzeko izango luke helburu. Momentuz ekintza hauek guztiak zehazteke daude, eta horretarako batzordea jarri da lanean buru-belarri. Esan beharrik ez dago auzokide oro dagoela gonbidatua bertan parte hartzera, erabateko batzorde irekia baita gurea; gure korreozein Zabalgain elkartera idatzi besterik ez duzue.

Beraz, anima zaitezte eta goazen denon artean Zabalganan euskara zabaltzen jarraitzera!!