Bestelakoak - Otros

Zabalganako Gazte Asanbladaren aurkezpena larunbat honetan

Zabalganako gazte asanblada-aurkezpenLarunbat honetan, apirilak 12, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Zabalganako Gazte Asanbladak burutuko du bere aurkezpen ofiziala auzoko kaleetan zehar.

Iragarri dutenez, akustipoteo bat aterako da ordu horretan auzo elkartearen lokaletatik(zabalgana etorbidea, 46), eta ibilidearen amaieran ekitaldia antolatu dute.

Gogoratu beharra dago pasa den otsailean Zabalganako hainbat gaztek antolatu  zutela batzar ireki bat auzoko gazte asanblada abian jartzeko lehen urratsak ematen hasteko. Hots, Zabalganan auzo mugimenduaren premia daoela ondorioztatu ostean batzar ireki hura deitzea erabaki zuten.

Hona uzten dizuegu batzar hari bultzada emateko argitaratu zuten bideoa, non auzoko zenbait gazte eta elkarte batzuen iritzi trukaketa azaltzen den; besteak beste auzo elkarte honenak: Zabalganako Gazte Asanbladaren bideoa