Nabarmendutakoak - Destacado

Zabalganako institutoko lanek aurrera diraute

Zabalganako bigarren hezkuntza eta batxillergo ikastetxea eraikitzeko lanek martxa onean segitzen dute.

20161030_174655 20161030_174940 20161030_175012

Ikus dezakegun bezala, Zuazo Atarian joando den eraikinaren zimentazio lanekin ari dira amaitzen, non sarrera nagusia eta hainbat gela egongo  diren. Erdiko eraikin honetatik aterako lirateke eraikin bana alboetatik, U era emanez zentro osoari;  DBHrentzat eskumakoa eta Batxillergorako bestea. U honen erdian, berriz, patioa geratuko litzateke.

Agerian dago jada atzeko lur muinoan egindako koska, zein erreka ondoan  atxaturiko  zementozko hesia.

Zentro hau Hezkuntza Sailak bigarren mailako hezkutzarako egin duen handiena izango da, ia mila ikaslerentzako tokia izango du, eta zazpi lerroz osatuko da.