Aurten Zabalgana auzoak bere ordezkaria izango du hurrengo inauterietan lehengo aldiz, eta estreineko une zoragarri honetarako aukeratutako mozorroa ezinhobea izango da: euskal ihauteri tradizionalak. Bi izango dira auzokideok jantziko ditugun mozorroak, bata helduentzat eta bestea umeentzat, eta biak euskal inauterietako pertsonaietan inspiraturik: mielotxin eta katilungorri.
Tematika honekin irudikatu nahi da Zabalganak duen euskal kultura sustatzeko borondatea, eta, era berean ere , nolabait aldarrikatu auzo berria izateak ez duela esan nahi ohitura zaharrak ezin direnik gureganatu. Momentuz 100 pertsona inguruk eman dute izena, ta gutxi barru karroza egiteko lanak hasiko dira, beraz, lehen urtea izateko nahiko arrakasta handia lortu du ekimen honek. Hortaz, datozen karnabaletarako denok batera hona hemen gure oihua: auzo berria, ohitura zaharra!!