Bestelakoak - OtrosEuskaraKulturaPartehartzea - Participación

Zabalganan ere Korrikaren alde!

Zabalgana Etorbidean, auzokide ugari itxoiten egon ginen atzo deituta genuen orduan, eta urduritasuna nabaria zen.
Gero, hamaikak aldera heltzear zegoenean, denok prest agerturik korrika egiteko, Itziar-ek Zabalgana auzoko lekukoa hartu zuen et besteok bere atzetik atera ginen.
Furgonetatik, «Gora Zabalgana euskalduna!» oihukatu zuten, eta erantzuna Zabalganako Etorbidean ozen entzun zen, Goraaaa!! eta baita «ZABALGANAn ere euskararen alde!» aldarrikapen sutsua entxun egin zen kale osoan zehar. Une unkigarria izan zen aurtengoa ere, eta Zabalganan bi urte barru berriro itxarongo diogu Korrikari, ahalik eta auzokide geheinek parte hartzeko asmoz.

Hortaz, beste behin ere Korrika-k Gasteiz atzean utzi du, baina ez Korrikaren aldeko jaia. Izan ere, bihar bertan Korrika txikia egingo da hirian zehar Armentia Ikastolatik bertati ateraz, 14:45ean, eta Plaza Berrian amaituri, 16:30. Hemen uzten dizuegu ibilidea.