Bestelakoak - OtrosHemeroteka

Zabalganan euskara gune bat sortzeko bilera ostegunean

Zabalgana auzoak euskararen gune bat sortzeko, euskararentzako txoko bat, egitasmoa abian jarri zenetik, dagoeneko dozenaka auzokidek eman dute izena ekimen honetan parte hartzeko, eta lehenengo bilera ostegun honetan izango da,arratseko  18:00etan auzo elkartearen lokaletan(Zabalgana Etorbidea, 46).

Soziedade gastro kultural bat egitea da bultzatzaileen iritziz formularik egokiena euskara gunea bermatzeko; barne erabilpena izango duen lokal bat izango litzateke, bere bazkideekin eta bere erabilpen pribatiboarekin. Baina kalera begirako lokal bat ere nahi da, zeinetan ekintza irekiak egingo diren, hitzaldiak emango diren, klaseak eman daitezkeen eta euskararekin lotuta dagoen edozein jarduera burutuko den.

Proiektu honen parte izatera animatzen dute sustatzaileek, eta izena emateko gonbitea luzatu dute honako gune honetan:zabalgananeuskaragunea.wordpress.com, non egitasmoasmoaren nondik norako guztiak azaltzen zaizkigun.