Dakizuenez, baratz ekologikoen obrak hasiak dira, Aldaia sektoreko orube batean, eta gero eta gutxiago geratzen da Zabalgana auzokideok bultzatu eta kudeaturiko baratz ekologikoez gozatu ahal izateko.
Hartara, Zabalortu elkartea oraingoan bazkideak biltzeko kanpaina burutzen ari da, eta hurrengo pausoen berri eman ere emango du etortzeko dauden batzar irekietan. Bazkide egiteari dagokionez, oso kontu erraza da: atxikitzen dugun orria bete zeure datuak jarriz, eta bertan ageriko kontu korrontean 5 euroak satu dituzulako ordainagiria erantsi. Bi gauzak, grapaturik, sartu gure postontzian(Zabalgana Etorbidea, 46). Hona izena emateko orria: ZABALORTU_inscripción