Geu elkartea. Euskal Herriko hainbat tokitan egiten ari den bezala, Gasteizen ere, merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz dakiten langileentzako pin bat banatu nahi dugu euskararen ahozko erabilera bultzatzeko. Aukeratu den lema, hauxe: Nahi baduzu, euskaraz.
Nekez gertatuko da Gasteizen guztiz elebiduna den tokia; horregatik, ezaugarri hori banakakoei eskaintzen zaie, euskaraz jarduteko gai diren langileei.
Zein dira Nahi baduzu, euskaraz-en onurak?
Bezeroentzat, informazio zuzena eta aukera Merkatari eta ostalarientzat, ezaugarri bereizgarria eta bezeroen estimua Euskararentzat, erabilpen-esparruak irabaztea
Nola parte hartu ekimen honetan?
Ekarpenak egiteko modu eta fase desberdinak ditu ekimen honek. Momentu honetan saia zaitez ezagutzen dituzun dendari, tabernari edota ostalari euskaldunen berri ematen. Nola? www.geuelkartea.com gunean duzun galdetegi erraza betez edota nahibaduzueuskaraz@gmail.com helbidera idatzi euskaldun horien berri emanez (dendaren izena, helbidea, e-posta…)
Zalantzak argitzeko: nahibaduzueuskaraz@gmail.com edota 945222153 telefonoan
Antolatzailea: GEU elkartea