Bestelakoak - Otros

Skateboard zabalganan maiatzaren 5ean

Iazko saioa, auzoko skateparkean

«Gazteburu» saiaoren barnean datorren maiatzaren 5ean, 18:00etatik 20:30etara, skateboard erakustaldiaz gozatzeko parada izango dugu auzoan; Zabalganako skateparkean, hain zuzen ere. Bertan parte hartu nahi duen gazte orok bere taularen gaineko bere abilezia agerian uzteko aukera izango du. Horreterako, apuntatu besterik ez dago edozein gizarte etxetan zein udaleko gazte bulegoan (945 161330), aipatutako data baino lehenago, euro baten prezioan. Hori bai, 12 eta 16 urte bitartekoa izan behar da.

Iaz bezala, aurten ere auzokide guztiok, zaleak edo ez, gazte hauek skatearekin  egiten dituzten truko guztiak ikusten gozatuko dugu, bada! Hemen uzten dizuegu Gazteburu-ren egitaraua guztia.