Marotoren udal gobernuak 29.282 euro gastatu ditu orain arte Salburua eta Zabalganako Garbiketa Plan Bereziaren propaganda egiteko.
Plan honen propagandan inbertitutako kopurua 17.500 eurokoa zela esan zuen Udalak apirilean, baina faktura berriak agertu dira eta orain arte, guztira ia 30.000 euro gastatu dira.
Diru gehiago publizitatean garbiketan beran baino
Publizitatea zutoinak ordaintzeko 5.850€ erabili dira, inprentan eta diseinuan 19.061€, hedapenean 1.369€ eta langileentzako peto berezietan 3.000€.