AISA atzerritarrentzako harrera ikastaroak dira, Eusko Jaurlaritzak, HABEren eta Immigrazio Zuzendaritzaren bidez, sustatutakoa. Gasteizen Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen du. AISA ikastaroa egiteko matrikula epea 2011ko urtarrilaren 16ra arte irekita dago. Matrikula Aldabe eta Landatxo gizarte etxeetan egin daiteke.
Hastapen ikastaroa da, zerotik abiatzen dena, 16 urtetik gorako pertsona atzerritarrentzat. AISA ikastaroaren helburua oinarrizko zenbait gauza euskaraz esaten ikastea da. Eguneroko egoerak ulertzeko oinarrizko gaiak erabiliko dira, hala nola, agurrak, eskola, garraioa, merkatua, osasuna eta abar, eguneroko zenbait ekintzatan moldatzeko.
60 orduko iraupena du eta matrikula prezioa 9 eurokoa da. Urtarrilaren 23tik martxoaren 30era bitartean. Astean 6 ordu hiru egunetan banatuta: astelehen, asteazken eta ostiralean.
Bi talde:
AISA 1: 10:15etik 12:15era, LANDATXO gizarte etxean.
AISA 1: 19:30etik 21:30era, ALDABE gizarte etxean.
Orain arte AISA 1 egun duten ikasleek AISA 2 egiteko matrikula egin dezakete, LANDAZURI kiroldegian 19:30etik 21:30era
Informazioa eskuratu ahal duzu Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuan bertan (945-161588).