Deialdiak - Llamadas

Aurre Arabatakada’11 jaialdia Jimy Jazzen

Datorren Martxoaren 31an, aurtengo Arabatakada’11-rako motorrak berotzen joateko, jaialdi bat antolatu da. Bi kontzertu izango ditugu, “Cobra” eta “Trumbo”.

“Cobra”, Euskal Herriko rock/metal taldea da nahiz eta musika kritikoen artean “Thriller Rock” talde bat bezala ezagutu. Jaialdi honetan bere bigarren lanarekin etorriko zaizkigu, “Thriller” alegia.

“Trumbo”, Gasteizko rock taldea dugu. Momentu honetan bere lehen diska atera berri dute eta oraindik bero-bero dagoela guregana datoz ezagutzera eman nahian.

Jaialdia irauten duen bitartean, hurrengo egunean ospatuko den Arabatakada’11-rako sarrerak zozketatuko dira.