Bestelakoak - Otros

Bihar Korrika Txikia izango dugu Gasteizko kaleetan

Korrika Txikia

Bihar, martxoak 26 osteguna gure hiriko txikienek egingo dute euskararen aldeko aldarrikapena. Korrika txikia burutuko da Gaztelako atea kalean hasita arratsaldeko 15:00etan, eta amaiera hiriko erdialdean izango da plaza berrian.

10 kilometrotako lasterketa izango da, eta bertan 28 eskolak parte hartuko dute. Ibilbidea eta eskola bakoitzaren kokapena hurrengo orrialdeetan ikus ditzakezue.

Korrika TxikiKorrika Txiki1

Armentia ikastolak emango dio hasiera lasterketari eta 125 urte bete dituen Marianistas eskolak amaiera emango dio, Korrika mezu bat irakurriz. Mezua irakurri ondoren Plaza berrian jai bati hasiera emango zaio haur guztien pozarako.