Bestelakoak - OtrosGarbiketa - Limpieza

Birziklartze uharteak ez dituzte garbitzen

Orain dela egun batzuk informatzen genuen nola udalak erabaki duen birziklatze-uharte gehiago jartzea Zabalganan zehar; bost zehatz-mehatz, Borinbizkarran bat, Mariturrin beste bat,  eta Aldaian hiru. Berri pozgarria izan zen hura, izan ere, neurri honi esker auzo osoko guneetan izango zuten zerbitzu hau erabilgai.

Hala ere, ezin dugu ahaztu birziklatze edukiontzi gehiago jartzeaz gain, garbi mantendu ere egin behar direla ia etengabean, bestela zaborra pilatu egiten da. Kontua da horixe bera dela maiz gurean gertatzen dena , eta, ondorioz, oso erabiliak izaten diren edukiontzi batzuk zaborraz gainezka egin dutela ikusi ahal  da sarritan-baina baita hain erabiliak izaten ez direna ere-. Argazkian ikusten dugun moduan, Nazio Batuak kaleko uharte honetan zaborra lurretik sakabanaturik dago, eta okerrena da lau egun daramala egoera honetan, eta zaborra pilatzen jarraitzen da inguruan.

Auzo elkarte honetatik eskatzen dugu lehenbailehen konpon dezatela arazo hau, eta garbi manten ditzatela uharte guztiak, auzokideon osasunaren hobe beharrez. Sektore batzuk jasoak ez egotea ez da inolako aitzakia, orain arte beti alderantziz jokatu baita; zentzua aplikatuz eta auzokideon beharrei begira.