Bestelakoak - Otros

EKO: euskobaratza.com webguneak baratzezaintzako eragileak informatu eta harremanetan jarriko ditu

euskobaratzaEUROPA PRESS Neiker-Tecnalia Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mende dagoen irabazi asmorik gabeko nekazaritza ikerketa eta garapenerako euskal institutuak euskobaratza.com web plataforma berria garatu du, baratzezaintzari lotutako profesional guztien artean interakzioa sustatzeko asmoz. Web orriak komunikaziorako tresna bat eskainiko du, ekoizleak, teknikariak, nekazaritza sektorea babesteko erakundeak eta kontsumitzaileak elkarrekin komunikatu eta harremanetan jarri ahal izan daitezen.

Bateko eta besteko eragileen arteko interakzioak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) nekazaritzako komunitatearen ezagutza sustatzea bultzatuko du, eta eguneroko lanean ekoizleek aurkitzen dituzten arazoak kudeatzen eta konpontzen lagunduko du. 2.0 web berriak, halaber, baratzezaintza ezagutzen eta gozatzen lagunduko du gizartean oro har.

euskobaratza.com erabiltzen duten pertsonek Euskadin baratzezaintzari lotutako aurrerapen guztiak kontsultatu ahal izango dituzte. Informazioa laboreen arabera eta horiei eragiten dieten plaga eta gaixotasunen arabera antolatuta dago. Izaera teknikoagoko informazioaz gain, administrazio, lege eta prestakuntza gaietako agiri interesgarriak ere aurkitu daitezke. Webgunea erabiltzen duten pertsonen arteko interakzioa sustatzeko asmoarekin, ekarpenak, kezkak eta galderak planteatzeko atal bat ere badago.

euskobaratza.com plataforma beste urrats bat da Neiker-Tecnaliak lehen sektorera zuzendutako I+G jardueretan lortutako ezagutza transferitzeko. Izan ere, zentro teknologikoaren helburu nagusietakoa da nekazaritza sektoreko eragileek eta gizarteak oro har beren jarduera eremuan egiten diren azken aurrerapenen berri jakitea.

Neiker-Tecnalia zentro teknologikoak I+Gko helburu hauek lortzeko konpromisoa dauka: nekazaritzako ekoizpen sistemen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea, ustiategietan kudeaketa teknologia berriak garatu eta aplikatzea, eta nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko industriari, balio bereizgarria duten produktuei eta, oro har, kontsumitzaileei dagozkien kalitate baldintzak betetzea