Gaur, urriaren 19an, larunbatean Arabako Mintza Eguna izango da Gasteizen, Mintzalaguna egitasmoek arabar euskaldunen artean lortu duten arrakasta ospatzeko.
Dudarik gabe, harreman sare euskaldunak indartu, areagotu edota sortzeko aukera emango du Arabako Mintza Egunak. Horrela, elkargune, jai-gune, arnasgune, indargune izan nahi du egun honek, “haren inguruan elkartuko direnek, bertan eta handik aurrera, euskaraz bizitzeko duten nahiari aukera berriak eta sendoak eman ahal izateko”, azaldu dute.
Gainera, Mintzalaguna egitasmoen izen-emate kanpainaren erdian ospatuko da jaia eta kanpaina horri bultzada ematea eta ikasturte berria indarberriturik hastea dira egun honen bestelako helburuak.
EGITARAUA
11:00: HARRERA – ONGI ETORRIA.
( Albokariak, bertsolariak eta Gasteizko Mintzalagunek prestaturiko hamaiketako gozoa)
11:30-13:00: MINTZA PROBAK
(“Pasa hitzak” ,” Esaera zaharrak bertsotan” eta “Palindromoak”)
13:00 – 14:30: ARABA MINTZA-KANTUZ kantujira
14:30 : BAZKARIA. “Babarrun jana, mundiala”.
16:30: “ARABA SALTZEN” lehiaketa.
17:00: DANTZALDIA “ Fan&go” taldearekin.
19:30: KALEJIRA “Akelarre” txarangarekin.