Aisialdia - OcioAuzo mugimendua - Acciones barrioCEP MariturriEmakumea - MujerEuskaraFormakuntzaKulturaNabarmendutakoak - DestacadoPartehartzea - Participación

IGANDEAK JAI, Mariturrin : Ekainaren 21ean, igandean, 17.30ean

igandeakjai-mariturri-150621Ikasturte honetako IGANDEAK JAI azken saioa Mariturri auzoko eskolan izango da. Igande arratsaldean familia euskaldunekin disfrutatzeko aukera ederra eskaintzen dizu egitasmo honek.

IGANDEAK JAI, Mariturrin

Noiz? Ekainaren 21ean, igandean, 17.30ean

Non? Mariturri Eskolan

  • 17.30ean ‘Miru eta bere lagunak’ Kiliklon.  Ikaragarrizko istorioak gertatzen diren aintziran bizi den sorgin bat da. Baina, ez da sorgin arrunt bat, ez, ez. Aintziraren inguruan gertatzen diren abenturak kontatuko dizkio, bere istorioak entzuteko prest dagoen guztiari. Ipuin hauen helburu nagusienetako bat, berdintasuna jorratzea da.
  • 18.30ean Abilezia jolasak. Gure trebetasunak agerian uzteko edo horiek garatzeko aukera izango dugu. Abilezia jolas anitzak egingo ditugu: munduko punteria jolasak, oreka jolasak, malabareak..

Antolatzailea: GEU elkartea

Laguntzaileak: Mariturri Eskolako Guraso Elkartea, Urtxintxa Eskola eta Gasteizko Udala