“JOLASA BAINO GEHIAGO. Eskolaz kanpoko ekintzak eta umeen euskalduntzea” izenburuko jardunaldiak izango dira Gasteizen azaroaren 15ean, larunbata, eta 25ean, asteartea. Larunbatean, azaroak 15, 10:00etatik 14:00etara eta asteartean, azaroak 25, 18:30etik 20:30era.
Jardunaldiak duela gutxi inauguratu den Oihaneder Euskararen Etxean izan ziren .
Jardunaldietako helburuak:
-Ume eta gaztetxoen aisialdian eta euskalduntzean interesa, kezka edota funtzio-ardura dituzten guraso, hezitzaile, irakasle, kirol entrenatzaile, eta aisialdi, kultura edo euskara elkarteetako kide eta udal teknikariak elkartzea.
-Gasteizko egoera aztertuta, ea zein aukeren gainean eralda dezakegun, horren inguruko gogoeta partekatzea.
Gasteizko Udalaren euskara zerbitzua eta Euskaltzaleen Topagunea gabiltza, GEU elkartearen laguntzarekin, jardunaldi hauen antolaketan eta hurrengo egunetan bidaliko dizuegu egitaraua eta edukien gaineko informazio zehatzagoa.
AZAROAK 15 (10:00-14:00)
10.00 – 10.15 | Harrera eta aurkezpena |
10.15 – 10.45 | ARRUE proiektua: Euskara eta erabilera. Eskolaren mugak Iñaki Jauregialtzo. Gasteizko Berritzegunea |
10.45 – 11.05 | Euskararen transmisioaren bide berriak. EHU. Ikus-entzunezkoa |
11.05 – 11.25 | Taldekako hausnarketa eta lanketa |
11.25 – 12.00 | Denok elkarrekin: taldeetan hitz egindakoa partekatu |
12.00 – 12.30 | ATSEDENALDIA |
12.30 – 13.15 | Gasteizko esperientzia arrakastatsuen gakoen bila: – Gasteizko Bertso Eskolak. Arabako Bertsozale Elkartea – Haurrentzako zinema eta tailerrak. Euskharan Elkartea – Udako ikastaroak. Gaztedi Rugby Taldea – Eskolaz kanpoko ekintzak eta Barnetegi Txikia. Amezti Txiki Guraso Elkartea |
13.15 – 13.45 | Zer beste egin daiteke Gasteizen? Taldekako lanketa eta elkarlanerako proposamenak |
13.45 – 13.50 | Jardunaldien bigarren saioaren azalpena eta parte hartzeko gonbidapena. |
13.50 – 14.00 | Amaiera ekitaldia |
AZAROAK 25 (18:30-19:00)
18.30 – 19.00 | “Banaka edota elkarrekin, guztiok gara eragile”. Iñaki Eizmendi. Ebete |
19.00 – 19.45 | Gasteizko aisialdi euskalduna aberasten. Beharrak eta aukerak. Talde lana |
19.45 – 20.15 | Zertan dabiltza Gasteiztik kanpo? Esperientzia baliagarriak – Iruñeko Karrikaluze Elkartea – Arrasateko Txatxilipurdi Elkartea – Getxoko Egizu Elkartea – Durangoko Berbaro Elkartea |
20.15 – 20.30 | Gasteizko aisialdi foroa. Proiektuaren aurkezpena. Euskara Zerbitzua |