Bestelakoak - Otros

Udan odola ematea beharrezkoagoa dugu. Zabalganan abuztuaren 4an goizez

Odol osagaien (hematiak, plaketak eta plasma) erreserben oreka apurtu egin ohi da uda sasoian; izan ere, eguneko odol-emanaldien kopurua % 40an jaisten da gure autonomi erkidegoan (eguneko 500 emanaldi izatetik 300 izatera); eta odol osagaien kontsumoa, berriz, berbera edo handiagoa da ospitaletan uda garaian.
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak eta Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak dei bat egin nahi zaie Osakidetzan lan egiten duten pertsona guztiei irabazi asmorik gabe eta era anonimoan UDAN ODOLA EMATEA BEHARREZKOAGOA DUGU kanpainan parte har dezaten (osasun langileak ere emaile izan daitezke). Horretarako, odol-emaileen eskura jarriko dira egunero gure autonomi erkidegoko herri eta auzoetan zehar ibiltzen diren emanaldi-unitateak.

Zabalganan datorren abuztuaren 4an autobusa izango dugu, LEclerc-en aurrean 9:30tik 13:45era.
Odola emateko informazio gehiago
www.donantes2punto0.org
www.donantesdesangre.com
donantesdesangre.euskadi@osakidetza.net

Emaileen Informazio Telefonoa
900 303 404
(astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara)