EuskaraKultura

Zabalgain-ek antolatutako ikastaroetan izena emateko bigarren epea zabalik

Zabalgain elkarteak urtero antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea zabalik da, martxan dituzten euskal dantza zein mintza-praktika tailerretako 2.matrikulazio kanpaina, hain zuzen:

-Euskal dantzak: Ostiraletan 18:00etatik 19:30etara (zabalganako eskolan)

-Mintza praktika: Ostegunetan 18:30etatik 20:30etara (auzo elkartean)

Iragarri dutenez, dagoeneko ikastaroetan izena emanda zaudetenok gure kontu korrontean 30 euroko diru sarrera burutu besterik ez duzue egin behar eta klasera orain arte bezala joaten jarraitu, ez baitago etenik.

Berriak zarenetenok edo interesatuta zaudetenok, email bat bidali zabalgain.kulturekimena@gmail.com helbidera zein ikastaroetan interesatuta zaudeten adierazteko zuen izen-abizen eta telefonoarekin. Haiek email bidez emango dizuete informazio guztia eta prest agertzekotan kontu korrontean dirua sartu eta zuzenean klaseetara joan besterik ez duzue egin behar.

Animatu zabalganan euskal dantzak eta euskara praktikatzera!