HemerotekaJaiak

Zabalganako jaiak 2014: uztailaren 17, 18, 19 eta 20an

Badira lau urte Zabalganan gure lehen jaiak ospatu genituenetik, eta esan dezakegu erabat egonkortu direla jada. Aurten beraz laugarren aldiz antolatuko dira auzoko festak, eta lan horretan buru-belarri ari da dagoeneko Jai Batzordea.

Urtero legez uztaileko hirugarren asteburuan izango dira: 17, 18, 19, eta 20an, hain zuzen. Eta espero dugu iazkoa bezain egitarau txukun eta osatua ateratzea, bai Jai Batzordetik antolatuko diren ekimen anitzei dagokienez, baita komertzio eta tabernetatik bideratzen direnen partetik ere; betiere ahalik eta auzokide gehien eta adin guztietakoentzako gustagarriak izateko xedearekin.