Bestelakoak - OtrosEuskara

Zabalgain-ek euskarazko filme bat jarriko du umeentzat

Zabalganan euskara eta euskal kulturaren sustapenerako Zabalgain kultur elkarteak, iaz bezala, aurten ere gabonetako ihardueraren bat burutuko du. Aurtengoan umeentzako marrazki bizidunetako filma jarriko dute, euskarazkoa jakina: ICE AGE.

Filme emanaldi hau urtarrilaren 3an izango da, arratsaldeko 18:00etan, auzo elkartearen lokalean(Zabalgana Etorb., 46), eta auzoko ume guztiak gonbidaturik daude.

Filmea bukatutakoan umeentzako tailerra ere egongo da, non haurrek marraztu eta jolasteko aukera izango dute begirale batzuek lagunduta.